Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) "borrokan" segitu behar dela adierazi du, hori dela "Euskal Herriaren bidea", eta dei egin du ostiralean izango diren lanuzteetan eta larunbateko manifestazioan parte hartzeko.
EPPK-k berriro aldarrikatu du, BERRIAra bidalitako oharrean, "Euskal Herriaren autodeterminazioa, lurraldetasuna eta amnistia oinarri hartzen dituen prozesuaren beharra eta premia"; horiek dira, haren ustez, "gatazkaren korapilo nagusiak". Frantziako eta Espainiako gobernuek, baina, "gatazkaren jarraipenaren aldeko jarrera" dutela iritzi dio presoen kolektiboak. "Prozesua desblokeatuko duen akordio politikoan baino gehiago, ondorioetan kokatu nahi dute prozesuaren zio nagusia".
Presoek beraiek urtarrilaren 5ean planto orokorrarekin borrokaldia hasi zuten eta "urratsez urrats bururaino" eramaten ari dira. Hala, otsailaren 6tik 11ra bitartean itxialdia egin ondoren, otsailaren 12tik 18ra propaganda astea egin zuten. Eta astelehenetik komunikazio greba ari dira egiten; igandera arte iraungo du. Larunbatean, manifestazioaren egunean, barau egingo dute.
Konponbide prozesua
EPPK-k dio "Euskal Herriaren bidea borroka" dela
Dei egin du ostiraleko lanuzteetan eta larunbateko manifestazioan parte hartzeko. Berriro aldarrikatu du "Euskal Herriaren autodeterminazioa, lurraldetasuna eta amnistia oinarri hartzen dituen prozesuaren beharra eta premia, gatazkaren korapilo nagusiak" direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu