EPPK Euskal Preso eta Iheslariek Kolektiboak agiri bat igorri du BERRIA egunkarira. Bihar argitaratuko du osorik kazeta honek. Hauek dira pasarte batzuk:
"'Presoen gaiak’ azken urteotan kokapen zaila izan du gatazkaren konponketaren eta askapen borrokaren baitan, Ezker abertzalearen ‘arazo’ bilakatuta ikusi nahi izan baitute Euskal Herriaren askatasunaren etsaiek. Badirudi, oraingoan ekuazioa askatzeko formula aurkitzeko bidean gaudela".
"Aurrerantzean, beste batzuetan bezalaxe, Euskal Herriaren independentzia lortzeko bidean, kartzeletan bataila garrantzitsua jokatuko dela deritzogu. EPPK-ko kideok kontziente gara horretaz, eta arduraz jokatuko dugu".
"EAEko lehendakari Urkulluk eman du berriki esan genuenaren froga argia, deportazioa eta sakabanaketaren arteko bereizketa eginez, 90. hamarraldiko PNVren 'Madriletik gora' ospetsua berreskuratuz. Gure eta gure senide eta lagunen eskubideen urraketaren enkantea eginez".
"EPPK-ko kideok Espainiako agintariei eskatua diegu Zaballako kartzelara eramanak izan nahi dugula; gure nahi hori kontuan hartu eta beren esku dagoena egin dezatela eskatzen diegu beraz bi biei, bai Urkulluri eta bai Barkosi, gure eskubideengatik ez bada, gure hurkoen sufrimenduari amaiera emateko eta Euskal Herrira bakea ekartzen laguntzeko urrats gisa".