Hona hemen, aurrerapen gisa, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiriaren zenbait zati:
- "Presoon eskubideak berehala errespetatu, gaixo larriak askatu, baldintzapeko askatasunean egon beharko genukeenak aske utzi, bizi arteko espetxe zigor politika amaitzea dira jada estatuek eman behar dituzten lehen pausoak. Berehala eta inongo baldintzarik gabe".
- "Euskal Preso Politikoen Kolektiboak indarra jarri nahi du aldarrikapen hauetan. Zentzu horretan, egoera horietan dauden gure kolektiboko kideek berehalako askatasun eskaera egingo dute datozen egunotan. Aldarrikapena kolektiboa da, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskaera hori publikoki berresten du, eta euskal jendarteari baldintza horiek inolako baldintzarik gabe eta berehala bete daitezen aldarrikatzeari dei egiten dio".
- "Prozesu demokratikoan urratsak egin bidean dispertsioa amaitu eta euskal preso politikooi dagokigun estatus politikoa aitortuta Euskal Herrian batzea ezinbestekoa da. Prozesuan gure parte hartzea ahalbidetuko duen egoera betetzea ezinbestekoa baita prozesuak aurrera egin dezan (...). Aurrerantzean ere gure kolektibo izaerari eutsiko diogu".
- "Amnistia bere zentzu zabalean izatean izango du herri honek benetako bakea".
- "Etorkizun askea irudikatu nahi dugun aro berri honetan euskal eragileok gatazkaren behin betiko gainditze bidean pauso esanguratsuak ematen ari gara. Horietan azkena, ETA erakundeak adierazitako borroka armatuaren bertan behera uztearena. Bere historia luze eta emankorraren ildotik, oraingoan ere ETAk arduraz eta Euskal Herriaren askatasunaren mesedetan ekin du".