Espainiaren kartzeletan dauden presoak Zaballako espetxean biltzeko eskatzen hasiak dira, eta, Frantziarenetan dituztenek, etxetik gertuen dagoen kartzelara eramateko. Eskakizunak banakakoak izango dira, baina sei txandatan egingo dituzte.
Gaixotasun larriak dituztenak eta 70 urtetik gorakoak hasi ziren astelehenean idazkiak espetxeetan aurkezten. Lehen talde horretakoek, Euskal Herrira ekartzeko galdegiteaz gain, askatu ditzatela ere eskatzen ari dira.
EPPK
EPPK-ko presoak hasi dira Euskal Herrira ekartzeko lehen eskaerak aurkezten
Gaixotasun larriak dituztenak eta 70 urtetik gorakoak izan dira eskaerak egiten lehenak. Atzo abiatu zuten txandakako ekimena, eta ekainean amaituko dute. BERRIA-k biharko alean argitaratuko ditu dinamikaren inguruko xehetasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu