EUSKAL PRESOAK

EPPK zatitzeko saioak salatu dituzte Parisen epaitutakoek

Presoen kolektiboa eta ezker abertzalea "apurtu nahi dutenei" gutuna bidali diete.

Ibon Iparragirre eta gaixotasun larriak dituzten presoen eskubideen aldeko mobilizazioa Bilbon, urriaren 23an. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 2a
14:12
Entzun

Mikel Karrera, Arkaitz Agirregabiria, Joseba Fernandez Aspurz, Josu Urbieta, Izaskun Lesaka eta Xabier Goienetxea epaitzen ari dira Parisen. Bertan, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa eta ezker abertzalea "apurtu nahi dutenei" helarazi diete mezua sei auzipetuek ohar baten bidez.

Azaldu dutenez, hainbat presok —tartean sei auzipetuetako batek— EPPKtik ateratzeko gonbidapena jaso dute. Preso eta iheslarien aldeko borrokan dauden "hutsuneetatik" sortutako militante batzuen "ezinegonetik" letorke gonbidapena. "Horietako gehienak preso eta errefuxiatuak eta beraiekin batera askapen mugimendua lagundu asmoz dabiltzala ziur gaude. Halere badago ezinegon hori ezker abertzale osoak —ETAk eta EPPK-k barne—bere egindako estrategiaren aurka erabili nahi duenik".

Auzipetuek "harrotasun handiz" berretsi dute EPPK-ko kideak direla, eta preso politikoen alde egiteko EPPK "saihestu ezinezko erreferentzia" izan behar dela: "EPPK kontuan izan gabe edo honen kontra ari dena ez da euskal preso politikoon alde ari". Presoen aldeko borroka "indartu eta antolatzeko premia" dagoela ohartarazi dute, eta horretarako indarrak "sakabanatu" ordez "biltzeko" eskatu dute.

Bizi arteko zigorra Karrerari

2010eko martxoaren 16an Jean-Serge Nerin Frantziako polizia hiltzea egotzita, bizi arteko zigorra ezarri dio epaileak Karrerari. Gainerako auzipetuei 25 eta hamalau urte bitarteko zigorra ezarri diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.