Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) aurrera daraman borrokaldiaren baitan, euskal presoen hirugarren txanda bat sartu da gaur itxialdian. Oraingoan, Tarascon, Fleury Merogis, Villepinte, Albolote, Murtzia eta Jaengo kartzeletan dituzten euskal presoak dira Ðguztira 73Ð bart gauerditik otsailaren 2ra arte itxialdian izango direnak.
Euren estatus politikoa aldarrikatzeko borrokaldia iragan urtarrilaren 3ean abiatu zuen EPPK-k, espetxe guztietako euskal preso guztien hamar minutuko plante bateratuarekin. Hurrengo egunean, urtarrilaren 4an, euskal presoen lehen txanda bat itxialdian sartu zen hamar egunez; gauza bera egin zuen bigarren txanda batek, atzo itxialdia amaitu eta aipatu espetxeetako presoek protestaldiaren lekukoa hartu artean.Dagozkien oinarrizko eskubideak eta eskubide politikoak exijitzeko, euren izaera politikoa aldarrikatu nahi dute euskal presoek, borrokaldiaren bitartez. Euren Euskal Herriratzearekin batera, oinarrizko eskubideen artean, tortura eta tratu krudelik, isolamendurik edota jipoirik ez pairatzeko eskubidea zein osasun, komunikazio, hizkuntza eta hezkuntza eskubideak aldarrikatzen dituzte. Eskubide politikoen artean, berriz, elkartzeko eta antolatzeko eta kolektibo bezala gainerako eragileekin harremanak izateko eskubideak, euren mintzakidetzaren aitortza eta euskal eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko eskubidea exijitzen ditu EPPK-k.
Bizi baldintza kaskarrak
Sarreran aipatutako espetxeetako bizi baldintzei dagokienean, aipatzekoa da Fleury Merogisekoan ugariak izan direla euskal presoak mittard-ean sartu dituzten aldiak. Bertan den Ibon Fernandez Iradi euskal presoa, iaz, sei hilabetez izan zuten bakartuta. Gizonezkoen atala bereziki «oso zikina» dagoela salatu izan dute bertan diren presoek.
Jaengo espetxean, berriz, gutunekin arazoak, ikasteko trabak eta kartzelako komuna garbitzeari uko egiteagatik, bataz beste, hamar egunero zigorra jasotzen dutela hainbatetan salatu dute bertan dituzten euskal presoek. Murtziako kartzelan, besteak beste, bisitak hamar laguneko zerrendara murriztu zizkieten euskal presoei, iazko azaroan. Bestalde, ugariak izan dira ere borrokaldia egiteagatik euskal presoek jaso dituzten zigorrak. Hala, Algeciraseko espetxean bisitak, deiak eta dirua jaso ahal izatea ukatu zieten euskal presoei, itxialdia egiteagatik. Huelvakoan, gutunak, egunkariak, instantziak eta dendan erositakoak jasotzea ukatu zieten. Puerto I kartzelan ere bisitak eta telefono deiak kendu zizkieten. Lehen egunean hamar minutuko plantea egiteagatik ere zigorrak ezarri dizkiete euskal presoei.
EUSKAL PRESOAK
EPPKren hirugarren txanda batek hartu du itxialdiaren lekukoa
Fleury Merogis, Albolote, Tarascon, Jaen, Villepinte eta Murcian diren 73 preso daude protestan gaurtik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu