EPPKrena "aurrerapauso garrantzitsua" dela uste du PSEk, eta "aldaketa" antzeman du PSNk

Idoia Mendiak zuhurtziaz jokatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, EPPKren adierazpena "nola gauzatzen den" ikusi arte. Bideoa: Idoia Mendiaren adierazpenak. [Youtube]http://youtu.be/qlb8c6Zkkz8[/Youtube]

2013ko abenduaren 29a
08:13
Entzun

PSE-EEko eledun Idoia Mendiak prentsaurreko batean azaldu du bere alderdiaren jarrera presoen kolektiboak iragarritako urratsekiko. Esan du adierazpena "aurrerapauso garrantzitsua" dela.

Espainiako Gobernuak "itxaron" egin behar duela uste du Mendiak, ikusi arte adierazpena "nola gauzatzen den eta presoek zein urrats jarraitzen dituzten".

PSNk "aldaketa" nabaritu du presoen kolektiboaren jarreran; "aurrerapen nabarmena" da EPPKren adierazpena, ohar batean adierazi duenez. Nolanahi ere, PSNk uste du aurrera egiten jarraitzeko, presoek ETAri eskatu behar diotela erakunde armatua desegiteko eta armak emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.