Politika

Equo Euskadi, izena aldatu, eta Equo Berdeak izango da

Ohar baten bidez nabarmendu du izaera ekologista indartzen duela aldaketak eta euskarak "Euskadiri" egiten diola erreferentzia.

Equo Berdeak-en batzarra, maiatzean, Barakaldon. BERRIA
2017ko ekainaren 12a
18:02
Entzun

Duela bost urte sortu zen Equo alderdiaren adarra EAEn, eta, harrezkero, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Equo Euskadi izena izan du. Orain, ordea, Equo Berdeak izena hartu du talde ekologistak, hain zuzen, azaldu dutenez, ingurumenaren defentsaren erreferentzia indartzeko.

Maiatzaren 20an egin zuen Equok Barakaldon (Bizkaia) bigarren batzarra, eta gehiengo handiz erabaki zuen izena aldatzea. Ohar batean azaldu dutenez, Berdeak hitzak bildu egiten ditu alderdiak indartu nahi dituen bi kontzeptuak: ekologismoa eta euskara. Gaineratu dute euskara erabilita izenak "Euskadiri" egiten diola erreferentzia, eta izen aldaketarekin "elebitasun aktiboa" bultzatzen dutela.

Izen aldaketak alderdiarengan eragin positiboa izango duela nabermendu du Equok. Azpimarratu du 1992an sortu zen Berdeak alderdi ekologista berreskuratu dutela. Alderdi hori Espainiako Los Verdes konfederekuntzan egon zen sartuta, 1995etik 2011ra. Azken urte horretan mugimendu horrek Equo alderdia sortu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.