Legebiltzarrerako bozak

Equo, Ezker Anitza eta Ahal Dugu batera aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarrerako bozetan

Koalizioan aurkeztea erabaki du Ezker Anitzak, orain astebete Equok egin bezala. Erabakia babestu dute Ahal Dugu-ko militanteek ere.

Berria
2016ko abuztuaren 11
09:07
Entzun

Datorren irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan koalizioan aurkeztuko dira Ezker Anitza, Equo eta Ahal Dugu alderdiak. Ezker Anitzak gaur eman du jakitera alderdiko militanteek ontzat eman dutela koalizioan aurkeztea –Equoko militanteek joan den astean bozkatu zuten erabakia—.

Ahal Dugu-ko kideek gaur eguerdira arte izan dute bozkatzeko aukera; eta koalizioan aurkezteko aukera babestu dute. Ia 2.600 kidek eman dute haien iritzia, eta %80ak baiezko botoa eman du. Bihar erregistratuko dituzte koalizioaren zerrendak eta izena hauteskunde batzordean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.