Aitor Urresti izango da Equo-k Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aurkeztuko duen lehendakarigaia, koalizioak gaur jakinarazi duenez. Hautaketa prozesuan bost hautagai izan dira, eta Urrestik jaso du babesik handiena: %45koa.
Bilbokoa da, 37 urte ditu eta EHUn irakaslea da. Industria Ingeniaritza ikasi zuen eta energiaren alorrean aditua da.
Arabako zerrendaburu gisa aurkeztuko da. Gaur egun EAEko Equoren bozeramaileetakoa da.
Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. Berez, 2013ko otsailean edo martxoan izango dira, baina litekeena da aurreratzea, Patxi Lopezen gobernua legebiltzarrean gutxiengoan geratu baita PPrekin orain dela aste batzuk lankidetza hautsi ostean.
Jaurlaritzarako lehendakarigaiak
EAJ: Iñigo Urkullu alderdiko EBBko presidentea.
EH Bildu: Laura Mintegi EHUko irakaslea eta Euskal PENeko presidentea. Ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatiba daude EH Bildun.
PSE-EE (ofizialki iragarri gabe):Patxi Lopez Jaurlaritzako egungo lehendakaria eta PSEko idazkari nagusia.
PP: Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea.
UPD: Gorka Maneiro eusko legebiltzarkidea.
Equo: Aitor Urresti. EAEko Equoren bozeramaileetakoa.
IU-Ezker Anitzak eta EBk oraindik ez dute jakinarazi nor izango den euren hautagaia.