EAJko BBBko presidente Andoni Ortuzarren arabera, ezker abertzalea maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan izango da «era batera edo bestera», eta, beraz, indar horri oztopo gehiago ez jartzeko eskatu du: «Pausoak ematen ari direla dirudi, ez diezaiegun zailtasun gehiago jarri».
EAJk Lemoan (Bizkaia) eginiko ekitaldian hitz egin du Ortuzarrek. Adierazi duenez, ezker abertzaleari «bide luzea» igarotzea falta zaio «demokrata» izateko. «Ez diegu 30 urteko sufrimenduarengatik konturik eskatuko. Soilikdemokratak izateko eta abertzaletasun leziorik ez emateko eskatuko diegu», gaineratu du Ortuzarrek.
«Era batera edo bestera» ezker abertzalea bozetan izango dela dio Ortuzarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu