Erabaki judizialek prozesuan duten eragina kezkatuta hartu du EBk

ERREDAKZIOA BILBO
2006ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Ebazpen politiko bat onartu du EB-Berdeetako zuzendaritzak. Eta azkenaldiko erabaki judizialak ditu hizpide. Prozesuan izan dezaketen eraginagatik kezka agertu dute. Atzo Javier Madrazo EB-Berdeetako koordinatzaile nagusiak eman zuen ebazpenaren berri, Bilbon egin zuen agerraldian. Eta epaitegietako erabakiak eta prozesuaren norabideak elkarren eragin zuzena dutela eman zuen argitara, hainbat adibide emanez horretarako.

Kontxi Bilbao alderdikideari babesa agertuz hasten da ebazpena. Juan Mari Atutxa eta Gorka Knörrrekin batera auzipetu eta absolbitu ostean, Espainiako Auzitegi Gorenak auzia berriro irekitzea salatu dute ebazpenean. Itxita zegoen auzia une honetan irekitzeak giro politikoa nahastu baino ez duela egiten uste du EBk. «Konfrontazioa areagotzen du, elkarrizketa guneak gero eta beharrezkoago direnean».



ERANTZUN BAKETSUAK. Gorenaren erabakiak PPren interes estrategikoarekin bat egiten duela ere sumatzen dute EB-Berdeek. «Gutxienez susmagarria da haien eskaerekin bat etortzea, bake prozesuari boikot egitea beste helbururik ez baitu PPk». Uste dute Justiziak bakea lortzeko bidea erraztu dezakeela, eta lana norabide horretan egin beharko lukeela jasotzen du EBk onartu duen ebazpen politikoak.

Prozesuari boikot egitea helburu duten erabaki judizialei euskal gizarteak «modu baketsu eta zibikoan» erantzungo diela gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.