Erabaki plataformak botoa Amaiurri emateko eskatu du

2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Erabakik, Ezker Batuarekin azkenaldian oso kritiko azaldu den EBko plataformak, Amaiurren aldeko botoa eskatu du. Jesus Uzkudun CCOOko kidea buru duen taldearen esanetan, Amaiur da «Euskal Herria nazio gisa eraikitzeko eta erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena egin dezakeen hautagaitza bakarra eta krisialdi ekonomikoan eta langileen eskubide murrizketa andanaren aurka bestelako gizarte eredu alternatiboen erreibindikazioarekin bat egin dezakeen bakarra». «Ez dago abstenitzerik edo botoa inongo aukerarik gabeko kandidaturei ematerik», ohartarazi du hargatik. «Ezkerreko botoa, independentista zein federalista, Amaiurren hautagai zerrendaren inguruan bildu behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.