Politika

"Erabakia gustatu ala ez", batasuna legeztatzeko ardura justiziak duela dio Pastorrek

Datorren hauteskundeetarako Batasuna ez dela legezkoa izango uste du. 2011ko aurrekontuen inguruan, berriz, EAJrekin akordio batzuk lortzea espero duela dio.

2010eko abenduaren 13a
13:35
Entzun
"Batasunak betebehar demokratikoak betetzen baditu legala izango da, eta justiziak hartzen duen erabakia hartzen duela ere, asko gustatu ala ez, onartu egin beharko dugu". Hala adierazi du goizean Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaleak. Azaroaren 27an, estatutuetan alderdien legea beteko duen alderdia aurkeztu zuen Ezker Abertzaleak, eta hori sakon aztertu behar dela dio, baina, erabakia justiziaren esku dagoela ere esan du. Datozen hauteskundeetarako zaila ikusten du Batsauna legal izatea, "ETArekn lotzen dituen lotura horrekin hautsi ez duelako oraindik".

EAJrekin 2011ko aurrekontuen baitan akordio batzuk lortzea "espero eta nahi" duela ere jakinarazi du Pastorrek. Mometuz, harremanetan jarraituko dutela jakinarazi du. Patxi Lopez lehendakariak alderdien batasunaz esandakoez hitz egiterakoan PP, PSE-EE eta EAJk zenbait diskurtsotan bat egiten dutela uste du, eta hori "oso garrantzitsua" dela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.