erabakitzeko eskubidea

Erabakiaren aldarria, eskutik eskura

Igande honetan izango dute Oiartzualdean (Gipuzkoa) 2017ko herri galdeketa sustatzeko giza kate erraldoia, eta 13:00etan Errenterian bozka sinbolikoa eta ekitadia izango dira: adineko bi herritarrek eta bi gaztek hartuko dute parte; "transmisioa" irudikatzea nahi dute antolatzaileek.

Izaro Ibarguren, Conchi Sanchez, Antonio Prior eta Anatz Elizondok hartuko dute parte igandean Errenteriako ekitaldi sinbolikoan. Argazkian, laurak, aste honetan, Errenterian.
2016ko azaroaren 4a
16:32
Entzun

Laurak bildu dituzte, Errenterian: Conchi Sanchez eta Antonio Prior adinekoak, era Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondok gazteak.

Sanchezek eta Priorrek 90 urtetik gora dituzte, eta duela 83 urte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan zen autonomia estatutuaren erreferenduma ezagutu zuten. Ibargurenek eta Elizondok 16 urte dauzkate, eta hurrengo urteko herri galdeketan bozkatu ahal izango dute.

Demoarso mugimenduak belaunaldi guztietako herritarrei giza katera eta ondoren "erabakitzeko ariketa demokratikora" batu daitezen dei egin die, "etorkizuna euren eskuetan har dezaten".

Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera, ia 8.450 metroko giza katea osatu nahi dute. 4.000 lagun lortzeko xedea jarri dute Errenterian(39.400 biztanle ditu herriak), 2.100 Pasaian (16.200), 1.600 Oiartzunen (10.100) eta 800 Lezon (6.000). 8.500 lagun. Beste horrenbeste zapi atera dituzte, eta salgai dauzkate. Zapi guztiak salduz gero, herri galdeketaren aurrekontuaren %80 baino gehiago finantzatua edukiko dute.

Igandean 11:45ean, bi traineruk hautetsontzi bat eta boto bat eramango dituzte San Pedroko Torreko plazara eta Donibaneko Santiago plazara, eta 12:00etan eratuko dute katea. 13:00etan, ekitaldia izango da, Errenterian, zumardian. Ondoren, 17:00etara arte, bi musika talde ariko dira, eta 17:00etatik aurrera, DJ Bull. Egun osoan txarangak eta kale animazioa egongo dira, taloak....

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.