Erabakiaren zain, mobilizazioak

Fiskala baldintzapeko askatasunaren alde edo aurka azaldu bitartean, Herrira mugimenduak 32 orduko baraualdiak egiteko deia luzatu du Euskal Herri osora. 

2012ko abuztuaren 25a
18:45
Entzun

Herrira mugimenduak asteburuan zehar hainbat mobilizazio eta 32 orduko baraualdiak egiteko deia luzatu du Euskal Herri osora, gaixo dauden preso guztien eskubideen alde eta Josu Uribetxeberriaren "berehalako" askatasuna eskatzeko. 

Iruñean, goizeko hamaiketan zen hastekoa mobilizazioa, udaletxe aurrean, baina debekatu egin dute. Sergio Labayen Herrira-ko bozeramaileak adierazi du "traba guztien gainetik" mobilizazioak eta baraualdia mantenduko dituztela; eta gizarteari parte hartzera dei egin dio. 

Donostian, baraualdiarekin bat egin dute Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Espainiako Kongresuko diputatuak, Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko diputatuak eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du bihar parte hartuko duela Herrira mugimenduak egunero Donostiako Ospitalean burutzen duen elkarretaratzean. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.