Elkarrizketa eta konponbidea sustatzea helburu duen Konpondu.net webgunean ezarri du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak aurtengo Gabonetako mezua.Azken hamabi hilabeteetako gertakariek indarkeriara itzularazi dutela euskal gizartea dio idatzi horretan, baina atzera buelta hori onartezina dela iritzita, urtebeteko epean -datorren urteko Gabon egunera bitartean- bestelako etorkizun baterako aukera sortuko duela hitzeman du.
Hala, azken 12 hilabeteetan ETAK su-etena hautsi duela, eta lau lagun hil dituela gogorarazi du Ibarretxek. Halaber, Batasunak su-etenari eusteko galdegin ziola ETAri, eta eskaera hura egin zuen Arnaldo Otegi egun espetxean daukatela. "Lehen aldira garamatza indarkeria guzti honek. Mehatxuak, estortsioak, indar politikoen ilegalizazioak, epai judizialak ekimen politikotik asko dutenak eta juridikotik gutxi, presoen dispertsioa, beren familiartekoen heriotzak kotxe istripuetan bisitatzera doazenean presondegietara. Elkarrizketaren ukapena arazoak konpontzeko formula gisara... Beste behin amaierarik ez duen espirala", dio idatzian.
Baina iraganera jauzi hori egiteko ez dagoela prest nabarmendu du Ibarretxek, eta konpromiso zehatza hartu du: urtebeteko epean "bestelako etorkizun" bati buruz hitzegiteko aukera sortzea. "Etorkizun bat non indarkeria erbesteratua izan den betirako, etorkizun bat non alderdi politikoek mandatuajaso duten elkarrizketatzeko eta akordio bat erdiesteko, etorkizun bat non euskal gizartea izango den bere norakoarenprotagonista. Guztiontzako parte hartze demokratikoko etorkizun bat. Etorkizun bat erabakitzeko".
Erabakimenean eta indarkeriarik ezean oinarritutako etorkizuna agindu du Ibarretxek, urtebeteko epean
ETAren atentatu eta mehatxuek, batetik, eta aukera politikoen ilegalizazioek eta presoei ezartzen zaizkien baldintzek, bestetik, euskal gizartea "lehen aldira" daramatela uste du Jaurlaritzako lehendakariak. Bera, ordea, ez dagoela atzera bueltarik onartzeko prest nabarmendu du =l Konpondu.net==https://www.konpondu.net/=l webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu