Finalerdietan 18 bertsolari leihatuko dira: kanporaketa fasetik sailkatu diren hamabi, eta 2001eko Txapelketa Nagusiko finalean sartu zirelako zuzenean sartzen diren sei. Honakoa da zerrenda zehatza:
2001eko Txapelketan finalista izan zirelako sailkatuak:
Jexux Mari Irazu
Unai Iturriaga
Igor Elortza
Aitor Mendiluze
Jon Maia
Sustrai Colina
Kanporaketa faseko bost saioetako bakoitzean irabazle izan direlako zuzenean sailkatuak:
Amaia Agirre (Lekunberri)
Etxahun Lekue (Idiazabal)
Jon Martin (Mungia)
Amets Arzallus (Uztaritze)
Aitor Sarriegi (Arrasate)
Kanporaketako bost saioetan puntuen arabera sailkatuak:
Ekaitz Goikoetxea
Xabier Paia
Fredi Paia
Arkaitz Goikoetxea
Iñigo Manzisidor 'Mantxi'
Jokin Uranga
Arkaitz Estiballes
Azaroaren 6an hasiko dira finalerdietako saioak
Zerrendatutako hemezortzi bertsolari horiek leihatuko dira, beraz, finalerdietan. Azaroaren 6an, Hendaian (Lapurdi) izango da aurreneko saioa. Hurrengoak Markinan (Bizkaia), Gasteizen, Zumarraga-Urretxun (Gipuzkoa), Beran (Nafarroa) eta Donostian izango dira.
Finalerdi horietan abenduaren 18an Barakaldoko (Bizkaia)BEC aretoan egingo den final handian parte hartuko duten sei bertsolari nortzuk izango diren erabakiko da. Izan ere, Andoni Egaña 2001eko txapelduna eta Maialen Lujanbio txapeldunordea zuzenean sartuko dira finalera, eta hala osatuko da zortzikotea.
Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erabakita geratu da finalerdietan zein bertsolari arituko diren
Asteburuan kanporaketa faseko azken saioak egin ondoren —larunbatean Uztaritzen (Lapurdi) eta atzo Arrasaten (Gipuzkoa)—, erabakita geratu da zein bertsolari arituko diren finalerdietako saioetan. Uztaritzeko saiotik Amets Arzallus sailkatu da zuzenean, baina harekin batera Fredi Paia, Iñigo Manzisidor 'Mantxi' eta Jokin Uranga, puntuen arabera sailkatuta. Arrasateko saiotik, berriz, Aitor Sarriegik (zuzenean), eta Arkaitz Goikoetxeak eta Arkaitz Estiballesek egingo dute aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu