Erabakitzeko eskubidea hizpide azaroaren 27an, Leioan

2014ko azaroaren 18a
18:12
Entzun

Gure Esku Dago dinamikako Leioako batzordeak antolatuta, erabakitzeko eskubideari buruzko mahai inguru bat egingo dute Bizkaiko herrian azaroaren 27an, Euskal Herriak erabaki izenburupean.

Politikaren lehen lerroan aritutakoak izango dira lau hizlariak, Mario Zubiaga EHUko irakaslea dinamizatzaile dutela: Gemma Zabaleta PSE-EEko kidea, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia (EAJ), Javier Madrazo Ezker Batuko koordinatzaile nagusi ohia eta Karmelo Landa Herri Batasuneko europarlamentari ohia.

19:30ean izango da mahai ingurua, Leioako adinekoen etxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.