ETA-ren su-etena

Erabakitzeko eskubidea "legea errespetatzeak" mugatuko duela esan du Zapaterok

“Euskal herritarrek erabaki dute eta erabakiko dute euren etorkizuna, legalitatearen barruan”. Hala esan du Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako Kongresuan. Erabaki edo borondate hori “beti legearen barruan eta zuzenbide estatuari errespetuan” gertatu behar dela gaineratu du espainiako Gobernuko presidenteak

2006ko apirilaren 5a
19:12
Entzun
Begoña Lasagabaster EAko diputatuak eginiko galderari erantzunez egin ditu adierazpenok Zapaterok. ETArekin hitz egiteari buruz Espainiako Kongresuan iaz onartutako ebazpenak herritarren borondateari errespetua aipatzerakoan, euskal herritarrek erabakitakoa errespetatuko den “inplizituki” jasotzen ote den galdetu zion Lasagabasterrek Zapaterori.

Kongresuak onartutako ebazpena argia dela, eta demokraziaren printzipio eta oinarriei erantzuten diela esan du Espainiako gobernuburuak. “Ez du ezer inpliziturik. Printzipio demokratikoa bi oinarritan sustengatzen da; bata herri borondatea, eta bigarrena arauei eta legezko prozedurei errespetua. Hori da edozein demokrazia eusten duen testuinguru logiko eta naturala, eta horrek hemen gauden guztiok lotzen gaitu”, gaineratu zuen gobernuburuak.

Legea errespetatzea euskal herritarren askatasunaren bermea ere badela esan zuen. “Hori da haien askatasunaren bermea, hemen gaudenona eta herritar guztiena. Hori da demokraziaren esentzia. Arauak eta arauei errespetua. Eta noski, arau horien barruan, herri borondatea”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.