Erabakitzeko eskubidea

"Erabakitzeko eskubidea onartu ezean, epe laburrean alde bakarrekoak izango dira independentzia aldarriak"

Erabakitzeko eskubidearen inguruan Bilbon egindako mahai inguruan izan da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia. Eskoziako, Euskal Herriko eta Kataluniako egoera izan dituzte mintzagai.  [berriatb]http://berria.info/berriatb/2078/[/berriatb]

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2014ko martxoaren 28a
11:25
Entzun

“Ezin diogu erabakitzeko eskubidea inori eskatu. Eskatu behar dena da eskubide horren ariketa formaltzea”. Bide horretan, dena egiteko dagoela eta dena posible dela esan du Hala adierazi du Juan Jose Ibarretxek lehendakari ohiak. Azpimarratu du demokrazia dela jokoan dagoena erabakitze eskubidearen inguruko eztabaidetan. Ahotsa eman eta hartutako erabakia errespetatzea da klabea. Errespetu horren faltan, aldebakartasuna baita geratzen den alternatiba. Eta aurreikuspena ere egin du horregatik: “Erabakitzeko eskubidea onartu ezean, alde bakarreko independentzia aldarrikapenak izango dira epe motzean”.

Bilbon izan da Ibarretxe. Erabakitze eskubideak konstituzioan duen kabidaz eztabaidatzeko mahai ingurua antolatu dute Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan. Harekin egon dira Elisenda casanas Edinburgoko unibertsitateko zuzenbide konstituzionaleko kidea, Irene Martin abokatua eta Asemblea Nacional Catalanako kidea eta Iñigo Urrutia EHUko zuzenbide doktorea.

Abokatuen bazkunean egiteak, hori entzuten gerturatutakoen perfila azaltzen zuen: juristak edo ofizio horren gertukoak. Baina zuzenbide arlotik antolatuta izan arren ideia bera azpimarratu dute mahaitik:  Erabakitzeko eskubideak konstituzioan zein nazioarteko legedietan izan duen garapena azaldu du Urrutiak. Aitortu du Euskal Herriak eta Kataluniak beren etorkizunaren inguruan erabakitzeko kontsulta egiteko badirela bide konstituzionalak: “Demokrazia defendatzea da erabakitze eskubidearen alde egitea”.

Gizarte zibilaren garrantzia azpimarratu du Irene Martin Asamblea Nacional Catalanako kideak. Arenys de Munt herriko kasua izan du gogoan. Han antolatu zen Kataluniaren independentziari buruzko lehen kontsulta, eta gehiago etorri dira gero. Giroa sortu zuen horrek, eta apurka-apurka gizartean “txip aldaketa” bat nabaritu zela dio. “Defentsa posizio batetik, aldarrikapen positiboetara eman dugu jauzia”. Gizartea aktibatu du horrek: “Kataluniako herritarrek independentzia ez dute aukera bezala ikusten, halabeharrezkotzat dute”.

Eskozian, prozesu gisa ulertzen dute erabakitzeko eskubidea. Hori esan du Elisenda Casanas Edinburgoko unibertsitateko zuzenbide konstituzionaleko kideak. Eta prozesua ez dela erreferendum egunarekin bukatuko. Eskoziako kasua azaldu du berak, eta gogorarazi Espainiak ez bezala, Erresuma Batuak onartzen duela nazio aniztasuna. Eta horrek asko errazten du prozesua. Ideia horri buelta emanez Ibarretxek ironiaz erantzun dio: Espainiako Gobernuak barruan dituen herriak ez errekonozitzeak ekarri du independentismoak gorakada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.