Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak eta Praktika Juridikorako Eskolak hitzaldi bat antolatu dute ostiralerako, erabakitzeko eskubideak Espainiako Konstituzioan duen tokiaren inguruan. 11:00etan izango da solasaldia, kolejioaren egoitzako areto nagusian.
Lau izango dira parte hartzaileak: Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies-eko zuzendaria, Elisenda Casanas Edinburgoko (Eskozia) Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko Zentroko kidea, Irene Martin ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko zuzendaritzako kidea eta Iñigo Urrutia EHUko Administrazio Zuzenbideko irakaslea.
Doakoa da ekitaldia, aurrez [email protected] helbidean jakinarazita.