Politika

Erabakitzeko eskubidearekin bat egin dute Kataluniako CCOOk eta UGTk

Herritarrek euren etorkizuna erabakitzeak inor ez duela "beldurtu" behar adierazi du Josep Maria Alvarez UGTko ordezkariak.

2014ko martxoaren 24a
10:33
Entzun

Kataluniako CCOO eta UGT sindikatuek bat egin dute gaur erabakitzeko eskubidearen alde, Omnium Cultural erakundearekin batera. Lan mundua erabakitzeko eskubidearen alde izeneko ekitaldiaren barnean eman dute horren berri hirurek.

Josep Maria Alvarez Kataluniako UGTren idazkari nagusiak hala esan du: "Bada garaia batzuek uler dezaten erabakitzeko eskubidea aspalditik datorrela eta ez dela egun bateko lorea: geratzeko etorri da". Are gehiago, herritarrek euren etorkizuna erabakitzeak ez duela inor "beldurtu" behar.

Jose Maria Gallego CCOOko idazkari nagusiak ekitaldia baino lehen esan dio prentsari badirela desberdintasunak gaiarekiko sindikatu bereko Espainiako eta Kataluniako delegazioen artean. Baina euren "konpromisoa" agertu nahi izan du, eta "eztabaida sozialaren garrantzia" azpimarratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.