ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Erabakitzeko eskubidearen alde "10.000 konpromiso" batu nahi ditu EH Bilduk BECen

BECen martxoaren 7an Euskal Bidea dokumentua gizarteratzeko asmoz egingo duen ekitaldia aurkeztu du koalizioak.

EH Bilduko ordezkariak BEC kanpoaldean, martxoaren 7ko ekitaldia aurkezten. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 12a
08:34
Entzun

Erabakitzeko eskubidea "demokrazia" auzia dela nabarmenduz aurkeztu du koalizioak martxoaren 7ko ekitaldia. 10.000 lagun batu nahi ditu EH Bilduk Barakaldon; "10.000 konpromiso pertsonal erabakitzeko eskubidearen alde".

Asier Vega EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak nabarmendu du "Euskal Bidea abiatzeko eta demokrazia Euskal Herrira ekartzeko garaia" dela, eta erantsi erabakitzeko eskubidea ez dela abertzaleen kontua, "demokrazia, justizia soziala, eredu politiko eta sozialaren aldaketa eta eredu propioa eraikitzekoa" baizik.

"Urratsez urrats, erabakiz erabaki" abiatu nahi du koalizioak, "inori baimenik eskatu gabe". Urtarrilaren 24an aurkeztu zuten Euskal Bidea proposamena EH Bilduk eta EH Baik, eta, hura gizarteratzeko, 100.000 kafeegitasmoa abiatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.