Erabakitzeko eskubidearen alde diren indarrekin akordiora iristeko prest agertu da Aralar

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusietako politika orokorreko osoko bilkuraren bigarren egunean, Rebeka Ubera Aralarreko batzarkideak Markel Olano ahaldun nagusiari aipatu dio, «independentista izan zein ez», erabakitzeko eskubidea aldarrikapen demokratikoa dela eta hori onartzen duten alderdiekin akordioa lortzeko prest dagoela. Gernikako itunean ez egotea aurpegiratu dio, eta Gipuzkoako EAJk asteburuan aurkeztutako Batu Gaitezen ekimenak hauteskunde kutsua izatea kritikatu du. Olanok erantzun du EAJk bere bidea egingo duela, eta ez duela ulertzen Aralar alderdia zergatik dagoen «deseroso» proposamen horrekin. PSEko eledun Julio Astudillok, berriz, «obsesio abertzalea» izatea eta aldundia Jaurlaritzari oposizio egiteko baliatzea egotzi dio Olanori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.