Bi aste geratzen dira erabakitzeko eskubidearen alde Hego Euskal Herriko hiru hiriburu lotuko dituen giza katerako. Hori gogoan, ekitaldi berezia egin du Gure Esku Dago plataformak Gernikan. Han bildu ditu EAEko 200dik gora hautetsi, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea tartean. Hara joaterik izan ez duten arren, ekitaldiari sostengua agertu diote Bilbo, Donostia eta Iruñeko alkateek ere.
Bermeo eta Tolosako alkateek, Idurre Bidegurenek eta Olatz Peonek, irakurri duten oharean erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute eta ekainaren 10ean egingo den giza katean parte hartzera deitu dituzte herritarrak. "Sufrimendu handia eragin duen aro bat ixtear gaude, eta etorkizuna gure esku hartzeko aukera emango digun beste bat irekitzear".
Hautetsiek salatu dute egungo testuinguruak ez duela mugatu egiten duela herriek aurrera egiteko aukera eta, beraz, beharrezkoak direla tresna berriak. "Demokrazian eta askatasunean oinarritutako aro berri bat ireki behar dugu denon artean". Bide horretan bi aste barru egingo den giza katean parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute.