EH Bildu, ERC eta BNGko ordezkariak "etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde eta eredu sozioekonomikoa eraldatu ahal izateko aliantza zabala" osatzeko lanean ari dira aspaldian. Atzo, beste bilera bat egin zuten, eta, Kataluniako gizarteak zabaldu duen prozesuari "erabateko babesa" emateaz gainera, "une historiko hauetan elkarrekin aritzeko bide eraginkorragoak aztertu beharra" ikusi dute, Galiziaren, Kataluniaren eta Euskal Herriaren artean.
Europako Hauteskundeetan nazioon etorkizuna erabakitzeko eskubidea erakutsi beharraz jardun dute, eta hiru alderdiok beste hainbat alderdiri "bidea zabalik utziko" diete "elkarrekin" lan egiteko, "Europako eztabaidaren bihotzean egon dadin erabakitzeko eskubidea".