Adostu duten testuan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek zehaztu dute erabakitzeko eskubidea "ideologia politiko zehatzetatik haratago, demokrata guztientzako bilgunea" dela, "herritarrei hitza eta erabakia ematean baitatza".
Halaber, onartu dute "herritarren parte hartzea, inplikazio zuzena eta bultzada ezinbestekoak" direla "herri honentzat funtsezkoa den erabakitzeko eskubidea gauzatzeari dagokionez".
PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu dute.