Parte hartzaileen artean izandako elkarlana nabarmendu dute antolatzaileek: 43.000 mezu trukatu dituzte; hiru egunetan, 440.000 GB datu mugitu dituzte. Parte hartzeari dagokionez zituzten aurreikuspenak gainditu dituzte, eta, Sabino San Vicente koordinatzaileak azaldu duenez, horretarako gune egokia izan da Iradier Arena: "Lehen mailako bilgune teknologiko bilakatu da".
Erronkatzat jarri dute hurrengo urteko topaketa finkatzea; dena den, "erantzun bikaina" ikusita, ziurtatu du hurrengo urtean ere antolatu egingo dute.
Hiru egunez pantaila aurrean igaro baino askoz gehiago egiteko elkartu dira Interneten zaleak Araba Encounter jaialdian.