Eragile politiko eta sindikalek EPPKrekin jarraitzeko prestutasuna azaldu dute

2012ko abenduaren 29a
12:48
Entzun

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ekainean plazaratu zuen adierazpenaren ondoren, Euskal Herri osoko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ezberdinekin batzartu da "euskal presoen arazoari irtenbidea bilatzeko" asmoarekin. EPPKren deiari eragile guztiek erantzun diote, PPk izan ezik, gaur Bilbon eginiko agerraldi batean jakinarazi dutenez: "Muzin egin dio gurekin elkartzeari, gure deiari erantzun gabe".

PSE-EE, EAJ, Aralar, Alternatiba, EA, Batzarre, EH Bildu, Ezker Batua, Geroa Bai eta Ezkerrarekin egin dituzte bilkurak. Horietan, harremanetan jarraitzeko prestutasuna sumatu du kolektiboak, eta euren gogoetekin adostasuna ere ikusi dute: "Estatuen aldetik salbuespen neurriak oraindik indarrean mantentzeak mendeku politika soilari erantzuten diotela dute oinarrian".

Hori dela eta, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatu du kolektiboak, eta urtarrilaren 12rako Herrira mugimenduak Bilbon deitu duen manifestazioarekin bat egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.