Eragileen erreakzioak

2013ko uztailaren 27a
18:15
Entzun

Laura Mintegi: "Pluraltasun politikoa murriztu nahi du Gobernuak"

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Laura Mintegik baieztatu du politika "zuri beltzean" utzi nahi duela Espainiako Gobernuak, "pluraltasun politikoa ezabatuz" Tokiko Administrazioa Arrazionalitzatzeko lege erreformarako proiektuarekin. Mintegik gogoratu du Udalak direla herritarrengandik dauden erakunde gertukoenak, eta norbaitek arazoren bat duenean bertara joaten dela, "eta ez Kongresura edo Senatura". Erreformaren helburua administrazio lokalak 8.000 milioitan argaltzea dela baieztatu du, bankuei "galdutako" 36.000 milioi ematen zaizkien bitartean, eta hori "lotsagabea" dela uste du.

Eudel: "Planteatu duten moduan, ezin da aplikatu EAEn"

Estatutuaren eta kontzertu ekonomikoaren bidez Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak dituzten berezitasunak ez dituela kontuan hartzen adierazi du Ibone Bengoetxea Eudelen lehendekariak. Hori dela eta, erreformari hori ezingo litzateke aplikatu hiru lurralde horietan "zenbait artikulu" planteatuta dauden moduagatik. Gobernuak lege erreformarako proiektu horrekin zerbitzu gutxiago ematea eta ematen direnak kalitate gutxiagorekin ematela lortuko duela esan du Bengoetxeak. Erreforma proiektua ez da Eudelen gustukoa, eskumenak kentzen baitizkie Udalei, eta Bengoetxearen esanetan, EAEko udalen asmoa "beti" izan da zerbitzuak "ahalik eta kalitate eta gertutasun handienarekin" eskaintzea.

Jose Antonio Pastor: "Gobernuak Udalak ordezkaritza politiko gisa desagerrarazi nahi ditu"

Eusko Legebiltzarrean sozialisten bozeramaile Jose Antonio Pastorrek adierazi du Espainiako Gobernuak "Udalak ordezkaritza politiko gisa desagerrarazi" nahi dituela. Gaineratu du, Udal txikien aurka egiten dela indar gehien, eta horietako funtzionario eta zinegotziak direla, hain zuzen ere, zor gehen sortzen duten Udalen kontrara, "irudimen gehien" erabiltzen saiatu direnak. Pastorrek gogora ekarri nahi izan du Udalak direla "zorrik eta galerarik" gutxien sortzen dituzten erakundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.