Politika

Eraikin publikoetan Espainiako bandera ez jartzeagatik epaitegietara

Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gipuzkoako Batzar Nagusien erabakiaren kontra parte sartuko du.

2007ko otsailaren 23a
15:35
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EAJren, EAren eta Aralarren botoekin, baztertu egin zuten atzo herrialdeko eraikin ofizialetan ikurrinarekin batera Espainako bandera jartzeko PPk egindako eskaera, eta Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak auzitegietara eramango du gaia, Batzar Nagusien erabakiaren kontra parte sartuko duelako.

Luesmak dio Espainiako banderen legea bete egin behar dutela denek, "erakunde publikoek bereziki". "Bizikidetzarako onena legea betetzea da, hori da demokratikoena, eta horrek bermatzen du gure aurrerapena gizarte libre bezala". Hau da, horretarako denerako, Espainiako bandera jarri behar dela, haren iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.