Lan istripua
Eraikuntza alorreko langile bat larri zauritu da Donostiako Loiola auzoan
Langile bat zauritu da gaur Donostiako Loiola auzoan eraikuntza alorrean lanean ari zela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez hanka batean min hartu du. Donostiako Ospitalera eraman dute eta Osakidetzako iturriek jakinarazi dutenez bere egoera larria da.
Zauritua Donostiako Loiola auzoan eraikuntza lanetan ari zenean gertatu da istripua, 13:00ak inguruan. Istripuaren ostean Donostiako Ospitalera eraman dute eta Osakidetzako iturriek adierazi dutenez larria dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu