Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezezagun batzuek gaur goizean eraikuntza enpresa bateko zortzi ibilgailu hondatu dituzte Iurretan (Bizkaia), hondeatzeko makinak eta kamioiak.
Enpresako iturrien arabera, kalteak handiak dira: kamioien eta hondeatze makinen erradiadore eta kableak txikitu dituzte, eta ez erabiltzeko moduan utzi dituzte ibilgailuak.
Halaber, enpresak ukatu egin du AHTrentzako Euskal Y trenbidea eraikitzeko lanetanari direla. Zabortegia eraikitzen ari direla zehaztu dute.
Erasoa
Eraikuntza enpresa bateko zortzi hondeatze makina eta kamioiri eraso diete Iurretan
Enpresak ukatu egin du =i Euskal Y =i eraikitzeko lanekin zerikusirik duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu