Osalan EAEko Lan Osasunerako Institutuak jakinarazi duenez, lan istripu handia gertatu zen atzo Gamizen (Bizkaia): etxebizitza baten eraikuntzan zebilen behargin bati iltze bat sartu zitzaion bularrean mailu automatiko batekin ari zela. Mungiako osasun zentroan artatu bazuten ere, 23 urteko I.S.C. hil egin zen.
Mutil gazte hori duela hiru egun hasi zen Euskal Herrian lanean, Errumaniatik etorri ondoren.
Lan istripua
Eraikuntzako langile bat hil da Gamizen
Mailu automatiko batekin ari zela iltze bat sartu zitzaion atzo bularrean. Duela hiru egun hasi zen Euskal Herrian lanean, Errumaniatik etorrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu