NaBai koalizioak bi mozio aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan. Alde batetik, erakunde publikoetan laikotasunaren aldeko pausoak ematea eskatu du koalizioak, eremu horretan erlijio neutraltasuna erdietsi ahal izateko. Bestetik, bigarren mozioaren bitartez, Nafarroako Gobernuari erakunde publikoetan dauden erlijio ikur guztiak kentzeko eskatuko dio NaBaik. Horren haritik, Iruñeko Udalak biribilgune batean Joan Paulo II.aren omenezko oroitarri bat jartzeko agertu berri duen asmoa guztiz gaitzetsi du Ioseba Ezeolaza NaBaiko kide eta parlamentariak.
Egun Nafarroako gizartean kultura, sinesmen edota ideologia aniztasuna nagusitzen ari dela argudiatu, eta erakunde publikoek neutraltasunean aurrera egin behar dutela adierazi du Maria Luisa Mangado NaBaiko Hezkuntza bozeramaileak. «Lurralde laikoetako erakunde publikoetan ez dute zentzurik erlijio ikurrek», salatu du. Edozein erakunde publikoren helburua borondate eta erlijio guztiak bateragarri bilakatzea dela aldarrikatu du.
Erakunde publikoetatik erlijio ikurrak kentzeko eskaera egin du NaBaik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu