CDN

Erakundeak ez dituela alderdikeriaz erabiliko esan dio Allik UPNri

IRENE ARRIZURITA
IRUÑEA
2004ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Juan Cruz Alli CDNko presidenteak ez duela Nafarroako erakundeen «erabilera alderdikoia» eginen ohartarazi zion atzo Gobernuko bazkide duen UPNri. Allik salatu zuen Nafarroarekin muga egiten duen erkidego autonomo bateko kontseilari popular batek, PSOEren kontrako kanpaina bateratua egitea proposatu ziola CDNko kontseilari bati. Estrategia horren arabera, Madrilgo gobernuari oposizoa herrietatik eta erkidego autonomoetatik hastea proposatu du PPk.

CDNk Nekazaritza, eta Etxebizitza, Ingurumena eta Lurralde Antolaketako sailak ditu Nafarroako Gobernuan. Allik azaldutakoaren arabera, auzoko erkidego autonomo bateko PPko kontseilariak CDNkoari deitu zion Alderdi Sozialistaren aurka atalka egituratuko litzatekeen «borroka hasteko». «Nafarroako erakundeak Espainiako Gobernuarekin borrokatzeko erabilera alderdikoiak ez ditugu babestuko», esan zien UPN eta PPri. Auziak ez duela bi alderdien arteko gobernu akordioaren jarraipena egiten duen taldearen bilera merezi aipatu zuen. Hala ere, erregionalistek «zentzu politikoa» erabiliz jokatuko dutela espero du. «Aferak aukera ematen die frogatzeo PPrengandik nolabaiteko independentzia badutela, eta ez direla ordezkaritza hutsa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.