Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako udaletako ordezkariek bilera izan dute gaur goizean Donostian, Aldundiaren egoitzan, uholdeek eragindako kalteak direla-eta udalei eman beharreko pausoen berri jakinarazteko.
Aldundiak azaldu du asmoa udalekin "egoki koordinatzea" dela eta "bilera emankorra" izan dela. Udalei esan die kalteen informazio zehatza emateko eta balorazioa ere egiteko. Hori kudeatzeko langileak jarri ditu Aldundiak. "Ondoren, Aldundiak dagozkion neurriak hartuko ditu kalte horiek konpondu edo arindu ahal izateko".