Ibarretxe eta Luesma, biak ala biak harreman instituzionalen "normalkuntzaren" alde agertu dira.Bileraren ostean Jaurlaritzak "elkarrizketaren aldeko" apostua egin behar dela azpimarratu du, era berean bi administrazioen arteko desadostasunak "demokrazian normalak" direla nabarmendu du.
Espainiar Estatuko delegatu Paulino Luesmak aldiz "Eskubide estatuaren defentsa gotorra" egingo duela adierazi dio. Luesmak "etengabeko elkarrizketa" bulzatuko duela aurreratu du, eta elkarrizketa hauek lehendakariaz haratago Jaurlaritzako beste erakundeetara ere iritsiko dela.
Elkarrizketa horiek "eskubide estatuaren muga" dutela adierazi du Luesmak agerpen berean, honetaz gain kontaktuok "gizarte euskaldunak" eskatzen duenez "giro bare" batean baino ezin direla egin nabarmendu du.
HZren zerrenden aferaren inguruan "legeak beteak izateko daudela"adierazi du Luesmak, eta Herritarren Zerrenda Batasunaren jarraipena den ala ez erabakitzea "eskubide estatuaren berme" diren epaileen esku dagoela berretsi du.
JAURLARITZA
Erakundeen arteko "elkarlana" eta "kontaktuen normalkuntza" bultzatu behar dela azpimarratu dute Ibarretxek eta Luesmak
EAEko Lehendakari Juan Jose Ibarretxek eta Espainiar Estatuaren EAEko delegatu Paulino Luesmak lehen bilera egin dute gaur Jaurlaritzaren egoitzan. Batzarraren ostean Luesmak jakinarazi duenez "autonomien estatutua indartzeko" dauden arazoen konponketan "parte hartzeko" eskatu dio lehendakariari. HZren ilegalizazioaren aferaren ildora "azken hitza epaileeek dutela" apimarratu du Luesmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu