Iñigo Lamarca EAEko arartekoak BERRIAri egindako adierazpenetako batzuk:
-"Arrazakeria, xenofobia, homofobia, matxismoa eta sexismoa giza eskubideen aurkako ideiak dira, baina horiek ez dira sortzen perretxikoak bezala. Sortzen dira horretarako baldintzak eragiten badituzte ideia horiek. Uste dut erantzule politikoek kontuan izan beharko luketela haien adierazpenek eragina dutela ideietan".
-"Datozen urteetako eztabaidarik garrantzitsuena hau da: Zer gizarte mota nahi dugu? Zer ongizate estatu nahi dugu? Zer prestazio nahi ditugu?".
-"Itun sozial deitzen dugun hori eraberritu beharko litzateke, kinka larrian gaudelako".
-"Batetik, arauak interpretatu behar dira gizarte egoera kontuan hartuta. Bestetik, arauek helburu bat dute, eta helburu horren betetzea kontuan hartu behar da. Kasu honetan presoak sakabanatzearen funtsa izan zen ETAren aurka egitea. Terrorismoa ez dagoen neurrian, egoera berri batean gaude. Horrez gain, erabaki horrek zuen helburua bete da: ETAren indarkeria bukatzea".