EUskara

Erantzunkizunez jokatu eta normalizazioari beharrezko bultzada emateko eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskararen normalizazioari "indar berriz" ekiteko eskatu die Kontseiluak alderdiei. EAJ, PSE-EE, EHAK, EA, EB-Berdeak, Aralar eta Batasunarekin bildu da Kontseilua, EAEko legegintzaldi honetan hizkuntza politikak lehentasunezkoa izan behar duela iritzita. Alderdiak ados daude Kontseiluarekin hizkuntzaren egoera hobetzea premiazkoa dela esaterakoan. Horretarako bidean, legedia aztertu, eta egokitzeko eskatu die Kontseiluak alderdiei.

2005eko maiatzaren 30a
15:55
Entzun
Bi arlotako eskaerak egin dizkio Kontseiluak alderdiei. Legegintzaldira begira batzuk, eta normalizazio politikoan egin beharrekoak, besteak.

Legegintzaldira begira, indarrean dagoen legedia aztertu eta egokitzea, hezkuntza eta unibertsitatea euskalduntzea, lan-munduaren euskalduntzea bizkortzeko egitasmoak bultzatzea eta Komunikabideak eta kultura-jarduna euskalduntzeko diskriminazio positiborako neurriak ezartzea, eskatu die.

Normalkuntza politikoari dagokionean, berriz, honakoak dira Kontseiluaren eskaerak: Euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza izatea, normalizazioa arautzen duen corpus juridikoa aldatzea, eta epe eta helburuak dituen hizkuntza-politika egokia ezartzea.

Kontseiluak alderdiekin elkarlana egiteko prestutasuna azaldu du, baina, horretarako, "aurrerapauso nabari eta eraginkorrak" egin beharko dituztela abisu eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.