Erasmuseko bekak pagatu ezinean dabilela onartu du Europako Batzordeak

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Unibertsitate ikasleek beste herrialde batzuetan ikasteko Erasmus programak arazoak dauzkala onartu du Europako Batzordeak. Bekak ordaindu ezinik dabil. Urri bukaeran eskari bat egingo die batzordeak Europako Batasuneko herrialdeei, eta baliabide gehiago jartzeko eskatuko die. Irailera arteko bekak pagatuta daudela azaldu du Patrizio Fiorilli Aurrekontu bozeramaileak, baina onartu du urte bukaerara artekoekin arazoak dauzkatela. Hamar bekatik hiru pagatzeko dirurik ez du izango batzordeak, herrialdeek diru gehiago jartzen ez badute. Euskal Herriko ehunka ikaslek baliatu dute urteetan Erasmus programa. Azken sei urteetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 6.000 ikasle joan dira atzerrira proiektu horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.