Indarkeria matxista

Eraso egin diotela salatu du neska adingabe batek Barakaldon

Ersozaileak lau izan direla esan du; ertzainak kasua ikertzen ari da

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, Iruñean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 30a
13:04
Entzun

Goizaldean aurkeztu du salaketa neska adingabe batek, Barakaldon (Bizkaia). Kalean zebiltzan bi udaltzainengana jo du laguntza eske, erietxera eraman dute, Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa. Barakaldoko alkate Amaia del Campok egindako adierazpenen arabera, erasotzaileak ere adingabeak dira, baina ertzainek ez dute halakorik baieztatu oraindik.

Barakaldoko Udalak gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea antolatuko du datorren astearte arratsaldean, eta harekin bat egiteko dei egin die herritarrei. Halakoen aurrean "arbuioa" besterik ezin dela erakutsi nabarmendu du alkateak. Argitan emakumeentzako aholku zentroak gaur egingo du protesta, 12:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.