Iragan asteburuan Logia tabernako segurtasun arduradunak "bultzaka" kaleratu zituela salatu dute; elkar muxukatzen ari zirela izan zen kaleratzeko arrazoia, salatutakoaren arabera.
Gasteizko mugimendu feministak gogorarazi du erasoak ez direla soilik hilketak, kolpeak eta sexu erasoak. "Bi emakumek espazio publiko batean elkarri afektu adierazpenak egin izana aurpegiratzea, erasotzea edo debekatzea erasoak dira", nabarmendu du mugimendu feministako kide Zuriñe Rodriguezek.
Gertatutakoa salatzeko, manifestazioa egingo dute gaur 20:00etan, Andre Maria Zuriaren plazatik tabernara arte. "Kaleratuak bagara ere, edonon nahi dugunarekin muxukatzen jarraituko dugu", aldarrikatu du Gasteizko mugimendu feministak.