"Larunbat arratsaldean indarkeria matxistaren eskuetan beste emakume bat erasoa izan zen eskualdean", azaldu du Aiaraldeko mugimendu feministak. "Neska gazte batek" salaketa aurkeztu zuen asteburuan, Ertzaintzaren aurrean, bikotekide ohiak jo egin zuela eta. Erasotzaileari urruntze agindua ezarri diote.
Mugimendu feministak mobilizazioak antolatu ditu, ostiralerako, Urduñan eta Laudion —biktimaren herria da Urduña, eta bikotekidearena Laudio—. Lehenengo, Laudioko Lamuza plazan elkartuko dira erasoa salatzeko, 19:00etan. Ordubete geroago mobilizatuko dira Urduñan, Foru plazatik hasita. Erasorik ez erantzunik gabe! Autodefentsa feminista! izango da leloa.
Hain zuzen, eraso matxistei erantzuteko beharra nabarmendu du mugimendu feministak, eta autodefentsarako deia egin du. "Emakumeok ahaldundu eta indarrak batuko ditugu, sistema hetereopatriarkal honek erreproduzitzen dituen indarkeria matxista hauek eten arte. Ez gaudelako bakarrik, asko gara, eta ez daukagu beldurrik!".
Uruduñako Udalak bat egin du mobilizazio deialdiarekin.