Iragan larunbatean Itsasuko (Lapurdi) besten denboran eraso matxista bat gertatu zela salatu dute. 50 bat urteko gizon batek 16 urteko neska bati eraso zion. Mediabask kazetak jakinarazi duenez, hunkituak eta irainak jasan zituen neskak. Berehala, Itsasuko besten antolatzaileengana jo zuen, erasoa salatzeko. Antolatzaileek gizona bilatu zuten, baina ospa egina zen.
Erasoa salatzeko, elkarretaratzea eginen dute bihar, 19:00etan, Itsasuko plazan, Eraso sexistarik ez! lelopean. Besta komiteak, Goxoki gaztetxeak eta Femin'Hitzak elkarte feministak deitu dute protestara. EH Bai alderdiak ere bertaratzeko deia egin du.
Iragan asteburuan, beste hiru eraso salatu zituzten: bat Araban eta bi Lapurdin. Basusarriko (Lapurdi) bestetan gertatu zen horietako bat, eta horren salatzeko elkarretaratzea antolatu zuten herrian.