Indarkeria matxista

Eraso matxista bat salatzera deitu dute Bilbon

Bilobak talde feministak egin du salaketa: Ibarrekolanda auzoko tabernari batek emakume bat atxiki zuen igandean, giltzapetuta, eta ertzainek eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Elkarretaratzera deitu dute biharko.

Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurka egindako manifestazioa, Bilbon. ARITZ LOIOLA, FOKU
2018ko azaroaren 28a
18:17
Entzun

San Inazioko Bilbobak talde feministak salatu duenez, igandean eraso zion Ibarrekolanda auzoko tabernari batek emakume bati —azaroaren 25a zen, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna—. Bere borondatearen aurka, gizonak giltzapetuta eduki zuen andrea, eta ez zion joaten utzi harik eta ertzainak eta suhiltzaileak iritsi arte. Ertzaintzak jakinarazi du andreak berak eman ziela abisu, mugikorretik, eta atxilotu egin zuela gizona.

"Argi izan eraso guztien aurrean tente jarraituko dugula eta aurrean izango gaituzuela", ohartarazi du Bilobak taldeak. "Sistema heteropatriarkalak babestutako gizartearen kontra, borrokan jarraituko dugu beti". Bihar egingo dute elkarretaratzea erasoa gertatu zen tabernaren aurrean, 21:00etan.

Iaz, 732 sexu eraso salatu zituzten iaz Hego Euskal Herrian, Espainiako Barne Ministerioak gaur emandako datuen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.