INDARKERIA MATXISTA

Eraso sexista bat izan da Durangon, asteburuan

Udalak eman du erasoaren berri, eta azpimarratu du emakumeak ihes egitea lortu zuela.

2016ko irailaren 19a
12:28
Entzun

Udalak, erasoa gaitzetsi, eta antolatuko diren mobilizazio guztiekin bat egingo duela jakinarazi du: "Durangoko Udaletik gure erabateko gaitzespena eta arbuioa agertu nahi dugu emakumeen kontrako indarkeria kasu honen aurrean edota beste edozein motatako indarkeriaren aurrean. Bat egiten dugu hau salatzeko egingo diren deialdi guztiekin".

Durangon agerkari digitalak azaldu duenez, hilabetean Durangon salatzen den seigarren eraso sexista da hau. Beste bostak abuztuko azken hamar egunetan gertatu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.