EH Bilduk prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, bart gauean eraso sexista bat jasan zuen emakume batek Lasarte-Orian. Emakumezkoak aurre egin zion erasotzaileari eta ihes egitea lortu zuen.
Koalizioak arazo honi aurre egiteko neurrien beharra aldarrikatu du.