Ekialde Erdia

Eraso suizida Israel iparraldean

Palestinar batek gorputzera lotuta zeraman lehergailua eztandarazi du gaur goizean Israel iparraldeko Sde Trumot herrian. Lekukoen arabera, janari denda batera sartu da gazte palestinarra, eta bonba lehertaraztean, bere burua eta dendan zegoen israeldar bat hil ditu. Zisjordaniatik hurbil dago Sde Trumot herria.

2003ko ekainaren 19a
12:08
Entzun
Eraso hori berriro ere oztopo izan daiteke Madrilgo Laukoteak —NBE, Europako Batasuna, AEB eta Errusia— israeldar eta palestinarren arteko gatazka baretzeko bultzatzen ari diren bake plana, Errepide Mapa deritzona,aurrera eramateko. Izan ere, Ariel Sharon eskuindarraren Israelgo Gobernuak behin eta berriz ohartarazi du palestinarren ekintza armatuak behin betiko amaitu ezean ez dutela Errepide Mapa bultzatuko.

Hain zuzen ere, Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroaren lehentasuna indarkeria agerraldi horiek desagertaraztea da duela aste batzuk PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro kargua hartu zuenetik.

Nolanahi ere, Errepide Mapan aurrera egiteko Israeli ezarri zaion baldintzetako bat betetzen hasi da gaur goizean Tel Aviveko Gobernua: kokagune judu bat eraisten. Orain arte, hainbat suntsitu ditu, baina bota dituzten guztiak hutsik zeuden. Gaur goizean, ordea,

Mitzpeh Yitzharko kokaguna eraisten hasi dira, hau da, bizilagunak dituen kokagune ugarietako bat. Kokaguneko kideen protesta artean hasi dira soldadu israeldarrak etxeak botatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.